Egilea: Leticia Santaballa Santos
Laburreko zenbakia: 2/2019
Descargar documento

Europan ez dago asiloari buruzko politika berdin bat herrialde guztietan, Espainiar Estatuan Asilo Legea era askotara aplikatzen da, erregelamendu ezaren ondorioz (Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituen 12/2009 Legea) eta herrialde honetan ez dago gai horri buruzko ikerketa akademikorik. Arrazoi horiek direla eta, besteak beste, Leticia Santaballak testu honetan laburbilduta azaldutako ikerketa proposatu digu. Azterlanaren hasieran 2016an Grezian errefuxiatuen esparruetan eta squat delakoetan izandako esperientzia pertsonala azaltzen du, penintsulara itzultzean sendotu egin omen zen, eta gaurdaino jarraitzen du laguntzen. Errealitate kontraesankor batekin harremanetan egoteak, harrera-prozesuetatik gertu izateak, osatugabeak daudela, ez daudela edo Giza Eskubide oinarrizkoak ez dituztela bermatzen ikusteak, erantzunak bilatzeko eta ikaskuntza-kanalak abiatzeko beharra sortu du, bai eta gizarte-egoera horen oinarri den mekanismoa ulertzeko grina ere.