
2015. urtean, Behatokiak Third Sector Impact ikerketako elkarrizketa-prozesuan hartu zuen parte. Gure esparruan Europa mailako erreferentziako proiektua zen hura. Proiektu hartatik sortu ziren emaitzen inguruko jarraipena interesez egin genuen eta, lan horretako elementu nagusiak zuekin guztiekin partekatu ahal izateko asmoz, Valentziako Unibertsitateko katedraduna den Rafael Chaves-Avilari proposatu diogu kudeaketako albiste laburren gunean kolaborazioa egiteko.
Onlineko elkarrizketaren bidez, Annette Zimmer-ekin batera zuzendu duen argitalpenaren inguruan hitz egin dugu harekin: “Hirugarren sektorea Espainian eta Europan: Krisia eta erresilientzia”. Ikerketako eduki gehienak jasotzen ditu azterlanak, Estatu mailan izandako emaitzak azpimarratuta bereziki.