
Lugar: Boluntako Ekitaldi Aretoa. Zabalbide, 1. Bilbao
Ponentes: Fernando Casas. Rocío López. Marisa Gómez.
Aurkezpena deskargatu
Azken urteetan, hirugarren sektore sozialeko erakundeek, eta beste eragileekin eta sektoreekin funtzioak eta interakzioak dibertsifikatu dituzten horiek bereziki, ikusi dute erantzukizunek eta aplikagarri zaizkien eskakizunek eta lege-betebeharrek gora egin dutela.
Gizartearen eta esku-hartze soziala gero eta konplexuagoa izateak, eta gero eta handiagoa den profesionaltasunak eta hirugarren sektore sozialeko erakundeek bultzatzen zituzten zerbitzu asko pixkanaka erantzukizun publikoaren gain geratzeak erakundeen kudeaketarekin edo esku-hartze sozialarekin zerikusia duten araudi-eskakizunak ugaritzea dakarte berekin, eta hala, beharrezkoa da ez-betetzetik eratorritako ondorioen araudi mailako definizioa ere.
Erakundeak pertsona juridiko gisa hartzen dituzten eskakizunak dira, eta horrela eragiten dieten ondorioak dakartza. Erakundeek ez dute, ikuspegi legaletik eta etikotik, beti kudeatzen, eta batzuetan, ez dituzte ezagutu ere egiten.
Kasu honetan, complianceren funtzioan jarri nahi dugu arreta ikuspegi zabaletik. Funtzio hori garatzeak testuinguru etiko eta legalaren autoezagutza eta ezagutza-lana dakar erakunderako, betebeharrak betetzearekin eta garatzen den prozesuarekin lotutako antolaketa-eredua indartzearekin (gobernu korporatiboa, arduradun espezifikoa edo espezifikoak, erakunde osoaren inplikazioa) zerikusia duten arrisku posibleak antzemateko, saihesteko eta kudeatzeko mekanismoak ezartzea.






