
Lugar: Euskararen Etxea. Agoitz Plaza, 1 (Bilbao)
Ponentes: Ainara Canto, Lucia Merino, Miren Dobaran, Sergio Murillo eta Ana Mª de Castro
Aurkezpena deskargatu
2019ko irailaren 21ean, jardunaldi bat egin genuen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan euskarari buruz eginiko ikerketaren emaitzak aurkezteko.
Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak egin du azterlana. Behatoki horretan hartzen dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak. Eusko Jaurlaritza ere kolaboratzaile da.
Erakunde horietan euskararen erabilera eta presentzia zer egoeratan dauden jakiteko diagnostikoa da eta erakunde horietan euskararen sustapenerako politiken garapen maila ere aztertzen du.
Jardunaldiaren testuinguruan planteatu dugu sektore gisa hain funtsezkoa iruditzen zaigun gai honi lotutako hobekuntza-proposamenak elkarrekin hausnartzeko eta lan egiteko espazio bat ere.






