
Lugar: Txara 1 - Donostia. CC Ibaiondo - Vitoria-Gasteiz
Aurkezpena deskargatu
Elkarlana beti izan da Hirugarren Sektore Sozialaren ezaugarrietako bat. Ekimen sozialeko ia erakunde guztiak kokaleku eta lanaren xede duten lurraldearekin edo «komunitatearekin» sortutako lotura estutik sortzen dira; erakundea osatzen duten edo erakundearekin elkarlanean aritzen diren pertsona, talde, erakunde eta abarren arteko lankidetza-harremanen saretik sortzen dira.
Hala ere, oinarriko erakundeen arteko elkarlana eta erakunde horiek sektoreko sareekin duten elkarlana dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren oinarrizko erronketako bat.
Azken urteetan, nabarmen egin da aurrera Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren egituraketa-prozesuan eta zuzeneko esku-hartzeko erakundeek (oinarriko edo lehen mailako erakundeak) bigarren, hirugarren, laugarren… mailako sareetan duten artikulazioan. Batez ere, elkarrizketa eta gorabehera politikoen funtzioak garatzen dira.
Hala eta guztiz ere, beste hainbat arloren artean, beharrezkoa da zuzenean esku hartzeko erakundeen arteko elkarlanean aurrera egitea (elkarlan horizontala, esate baterako, proiektu hauetan: esku-hartzea, sentsibilizazioa, baliabideak atzematea…), baita sareetan esku-hartze zuzeneko erakundeen parte-hartze aktiboan ere.
Horretarako, proposamen hau garatu dugu eta honako hau lortu nahi dugu: gogoeta, topaketa eta elkarlaneko proposamenak sortzea Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetatik, erakundeentzako eta erakundeen artean.
Intereseko dokumentuak
- Lankidetza-tailerra Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen artean: eraldatzeko lankidetzan. Programa
- Lankidetza-tailerra hirugarren sektore sozialeko erakundeen artean: eraldatzeko lankidetzan. Aurkezpena
- Aurkezpena Donostia
- Aurkezpena Gasteiz
- Bilketa Donostia
- Bilketa Vitoria
- Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen arteko elkarlana. Prezi aurkezpena






