Nerea Melgosak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, bilera bat izan du gaur goizean Sartu Taldeko ordezkaritza batekin, eta gizarte behartsuenari ematen dizkioten zerbitzuen hainbat alderdi azaldu dizkio.
Bileran, Sailburu Melgosaz eta Ana Agirre eta Lide Amilibia sailburuordeez gain, Sartu Taldea osatzen duten erakundeetako zuzendaritzek parte hartu dute: Marta Saenz, Zabaltzen-Sartu Koop-eko zuzendariak, Karmele Artaraz, Gaztaroa-Sartu-Koop-eko zuzendariak, Alfredo Santamaría, Sartu Araba Elkarteko zuzendariak, Concha Clavero, Erroak Elkarteko zuzendariak eta Fernando Consuegra, Sartu Taldeko koordinatzaileak.
SARTU federazioa gizarte-zerbitzuen sektoreko irabazi-asmorik gabeko lau erakunde pribatuk osatzen dute. Marjinazioaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka du helburu. 1988an gizarte-laguntzako zerbitzu komunitarioen sareko beste zerbitzu publiko bat bezala hasi ziren lanean.