Gauzatzeko data: 30/11/2018
Lugar: Bolunta. Ronda z/g - 48005 Bilbao
Aurkezpena deskargatu

Unibertsitateekin elkarlanean aritzea espazio garrantzitsua da Hirugarren Sektore Sozialerako, bereziki ikerketaren ikuspegitik, jakintzen aukera zabalera sartzea eragiten baitu, ezagutza esparru ugaritan, campus ugaritatik, eta unibertsitate eremuak bereizgarri duen zorroztasun teoriko nahiz metodologikoagatik.

Era berean, erakundeek unibertsitateek egiten duten ikerketaren izaera aplikatua eta erakundeek parte hartzen duteneko errealitateekiko konexioa sendo dezakete (baita haien esperientzia eta know-howarekin ere). Hala, elkar aberastu eta ezagutza, azterketa eta proposamena sortzeko aukerak ugaritu egin daitezke.

Tailer honetan, gai horiei buruz gogoeta egin nahi dugu, honako helburu hauek lortze aldera:

  • Honako hauen ikerketa-jarduera ezagutzea: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareena; unibertsitate eta beste euskal ezagutza-zentro batzuena; eta, batez ere, elkarlanean.
  • Identifikatutako esperientzietatik abiatuta, ikaskuntzak partekatzea, lankidetzan ikerketa soziala sustatzeko erronka batzuk eta egoera egokiagoa definitzeko.
  • Lankidetzako aukerak identifikatzea honako hauekin lotuta: errealitatearen azterketa (prospekzioa, beharren ebaluazioa…), erantzun berriak diseinatzea, esku-hartzearen edo kudeaketaren etengabeko hobekuntza, eraginaren ebaluazioa eta emaitzak eta abar.